Joan den martxoaren 14an Nafarroako Sedipualb@ plataformako erabiltzaileen AUNA topaketa egin zen Iruñean, ANIMSAk antolatuta. 27 erakundetako 54 pertsona bildu ziren Iturramako Civivoxean egindako ekitaldian. >Informazio gehiago
Txema Aguinaga ANIMSAko gerenteak eman zion hasiera jardunaldiari, eta azaldu zuen zergatik Sedipualb@ plataforma —soluzio eraginkorretan, administrazioen arteko lankidetzan, integrazioan eta jasangarritasunean oinarritua— guztiz bat datorren ANIMSAren estrategiarekin. >Informazio gehiago
Ondoren, José Joaquín de Harok (Albaceteko Diputazioaren Administrazioa eta IKTak Modernizatzeko zerbitzuburuak) Sedipualb@ plataformaren azken hobekuntzei eta proiektuei buruz hitz egin zuen. Plataforma horrek zerbitzu digitalak berrerabiltzea du ardatz, baita haren bilakaera bermatzen duen lankidetza-eredu bat ere, adierazi zuenaren arabera. >Informazio gehiago
Topaketan bi erabiltzailek izandako esperientziaren berri eman zuten. Ainara Armendarizek, Antsoaingo idazkariak, azaldu zuen Sedipualb@ ezartzeak nola lagundu duen herriaren administrazio elektronikoaren aurrerapenean. >Informazio gehiago
Itziar Imazek, Garesko alkateak, azaldu zuen bere Udalean izapide berri bat arrakastaz jarri dela martxan. >Informazio gehiago
ANIMSAko Aplikazioen zuzendari Eduardo Tuñónek erakundeak plataformaren inguruan egindako eta aurreikusitako jarduerak zehaztu zituen, baita Sedipualb@ ekimenaren inguruan beste erakunde batzuekin egindako lankidetza ere. >Informazio gehiago
Azkenik, ANIMSAko Bezeroen Arloko zuzendari Tatxi Pérezek AUNA Foroa aurkeztu zuen. Administrazio elektronikoaren Sedipualb@ plataformaren inguruko ideiak, jardunbide egokiak, arrakasta-kasuak eta hobekuntza-eskaerak partekatzeko gunea da AUNA. >Informazio gehiago