Azken urteetan Nafarroako toki-administrazioek aurrerapen handiak lortu dituzte eraldaketa digitalean ANIMSAri esker. Egoera horretan iritsi da Adimen Artifiziala; benetako iraultza da eta administrazioa ezin da atzean geratu. Baina, nola ezarri behar da bermeekin?
Teknologia berriak aprobetxatuz, ANIMSA AA barne-prozesuetan eta inguru kontrolatuetan erabiltzen hasi zen garapen-denborak hobetu eta zerbitzu hobea eskaintzeko.
ADIMEN ARTIFIZIALA TOKI-ERAKUNDEEI EMATEN ZAIZKIEN ZERBITZUETAN
AA barnean erabili eta gero, ANIMSAk toki-erakundeei ematen dien zenbait zerbitzutan ere aplikatu du. AA aplikazio horiek sektore publikoko langileen efizientzia gehitzen dute, gizakien erroreak ekiditen dituzte eta prozesuak optimizatu egiten dira.
AA sortzaileko sistemen efikazian asko eragiten du promptaren edo ematen zaion argibidearen kalitateak. Elementu gako batzuk erabiltzea lagungarria izan daiteke prompt sendo bat eraikitzeko. >Informazio gehiago