Maiatzaren 28an, udal-hauteskundeak eta hauteskunde autonomikoak izango dira, baina, egun hori iritsi baino lehen, toki-erakundeek eta herritarrek zenbait urrats egin behar dituzte. Besteak beste, hautesle-erroldako gure datuak zuzenak direla egiaztatu behar dugu, eta hauteskunde-mahaian egotea egokitu zaigun.
Teknologiaren bizi-zikloari esker, ikerketan eta garapenean, ekoizpenean eta merkaturatzean inbertituko dutena planifika dezakete fabrikatzaileek. Horrez gain, teknologiaren gainbehera datorrenerako presta daitezke, eta hura merkatutik kentzeko planak gara ditzakete.
Fernando Sesma Urzaiz, Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteria zinegotzi ordezkaria
Duela egun batzuk Iruñeko Udalaren laguntzaile birtual berria aurkeztu zitzaien herritarrei, txat eta ahots bidezko robot-zerbitzu batekin. Zerbitzu horrek administrazioarekin egin beharreko izapideak erraztu nahi dizkie herritarrei.