Aralarko San Migel santutegian, martxoaren 14an, Beriain Foroaren jardunaldia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako IKT zerbitzu publikoen erakundeak biltzen dituen erakunde arteko topagunea.
Martxoaren 15ean, 25 urte bete zituen 010 Herritarrentzako Arreta Telefonoak, ANIMSAk kudeatzen duen Iruñeko Udalaren zerbitzua. Denboraldi horretan, bilakaera izan du, funtzio berriak barneratu ditu, eta aldaketa teknologikoetara egokitu da.
Osasuna ez da gaixotasunik eza soilik; ongizate fisikoa, mentala eta soziala ere bada. Ezagutu osasun mentala zaintzen duten eta laneko arrisku psikosozialak prebenitzen dituzten 10 faktore.
Gaur egun, ohikoa da nortasun-agiri nazionala Internet bidez partekatzea, hala nola hotel batean erregistratzeko, matrikula bat formalizatzeko edo adinez nagusiak garela egiaztatzeko.
Interneten atzemandako azken iruzurrei buruzko Internautaren Segurtasun Bulegoaren (OSI) oharrak
2024/3/07 Netflix-en iruzurrez ordezteko kanpaina bat detektatu da, zeinak erabiltzaileari ohartarazten baitio ezin izan dela haren harpidetza berritu. >>+info
2024/03/04 Mezu bat jaso baduzu Polizia Nazionalaren jakinarazpen batekin, ez deskargatu fitxategia; malwarea da. >>+info
2024/03/22Air Europak zibereraso baten berri eman du, eta beren banku-txartela ezeztatzea gomendu die bezeroei >>+info