2024ko apirila eta maiatzaren artean ANIMSAren zerbitzuen erabiltzaileen gogobetetzeari buruzko bi urtez behingo inkesta egin zen. Galdeketak SERVQUAL zerbitzuen kalitate-eredua erabiltzen du oinarri, eta fidagarritasuna, konfiantza, erantzuteko gaitasuna, irisgarritasuna, enpatia eta irudia neurtzen ditu Batez besteko nota 10etik 8,09koa da.
Ez zaizu mezu bat iritsi eta ez dakizu zergatik. Egiaztatu duzu ea zure postontzia beteta dagoen? Postontziaren edukiera eta egoera nola egiaztatu erakutsiko dizugu. Gogoratu mezu zaharrenak edo ez-garrantzitsuenak artxibatu eta ezabatu behar dituzula.
Ander Juríok, Erick Joel Mejíak eta Aitor Moralesek, Sareko Informatika-sistemen Administrazioko Goi-mailako Graduko ikasleak, eta Gonzalo Sabandok, Telekomunikazio Ingeniaritzako ikaslea, praktikak egin dituzte ANIMSAn azken hilabeteotan eta euren esperientzia azalduko digute.
Zibergaizkileek QRak aprobetxa ditzakete zu egiazkoak diruditen iruzurrezko web orrialdeetara birbideratzeko (QRishing). Hona hemen zenbait aholku QR kodeak modu fidagarrian eskaneatzeko.